Pasaiak irabazi, Trintxerpek galdu
Aretxabaleta zailaren kontra meritu handiko garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, 3-2. Lehen zatian 0-2 irabazten jarri ziren Aretxabaletakoak, baina bigarrenean, eta atsedenaldian aldageletan izandako hizketaldiaren ondoren, gogotsu atera ziren an...
Aretxabaleta zailaren kontra meritu handiko garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, 3-2. Lehen zatian 0-2 irabazten jarri ziren Aretxabaletakoak, baina bigarrenean, eta atsedenaldian aldageletan izandako hizketaldiaren ondoren, gogotsu atera ziren antxotarrak Don Boscoko zelaira, eta bi minututan partida berdintzea lortu zuten, Ander Famoso eta Asier Agirreren golei esker (56. eta 58. minutuetan). Partidaren azken txanpan, 86. minutuan, sartu zuen Dani Carrionek 3-2koa.
Trintxerpek, bestalde, 2-0 galdu zuen Behobiaren etxean Oarso Bidasoko derbian. Puntu premiarekin zeuden irundarrak, jaitsiera postuak hurbil dituztelako, eta grina hori baliatuta gainditu zituzten pasaitarrak.
Sanpedrotarrak bana egin zuen Andonaegin Astigarragako Mundarro taldearen kontra. Jaitsieratik ihes egiteko puntu ona izan daiteke.

