Marisa Pregoren margolanak Errenterian ikus daitezke
Errenteria-Oreretako bi aretotan zintzilikatu ditu margolari trintxerpetarrak bere lanak: Gaztelu ostatuan eta Zubia kafetegian. Gaztelun hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak leiho batetik ikusitako paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadro...
Errenteria-Oreretako bi aretotan zintzilikatu ditu margolari trintxerpetarrak bere lanak: Gaztelu ostatuan eta Zubia kafetegian. Gaztelun hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak leiho batetik ikusitako paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadroak Gaztelun.
Gabierrotako Zubia kafetegian martxoan zehar izango dira margolanak ikusgai. Han, paisaiak ez ezik, loreak, mahastiak, eta erretrato bat ere ikus daitezke.

