Lezo Zero Zabor taldea osatzeko bigarren bilera egingo dute hilaren 14an
Lezoar talde bat herrian Zero Zabor taldea sortzeko lanean ari da, eta iragarri dutenez, hilaren 14an bigarren bilera egingo dute, sortze bide horretan. Oroitzene euskaltegian egingo dute bilera, 19:00etatik aurrera. Pasa den astean egin zuten leheneng...
Lezoar talde bat herrian Zero Zabor taldea sortzeko lanean ari da, eta iragarri dutenez, hilaren 14an bigarren bilera egingo dute, sortze bide horretan. Oroitzene euskaltegian egingo dute bilera, 19:00etatik aurrera.
Pasa den astean egin zuten lehenengo bilera eta bertara “jende ugari” hurbildu zela esan dute antolatzaileek. Herritarrak gonbidatu dituzte hilaren 14ko bileran parte hartzera.
Hilaren 7ko bileran errauste planta, atez ateko bilketa sistema eta beste hainbat gairi buruz hitz egin zuten.

