
2010eko Bidasoko Itzulia, Lezotik.
Bidasoko Itzuliaren 40. ekitaldia maiatzaren 9an hasiko da Irunen, eta 12an bukatuko da Irunen ere. Bi egun horien tartean beste bi etapa izango ditu Elite Mailako probak: hemezortzi talde espero dituzte Bidasoa Itzulia Elkarteko antolatzaileek, eta 126 txirrindulari. Honakoak dira etapak:
- Lehen etapa. Maiatzak 9. Irun-Hendaia, 125,2 kilometro.
- Bigarren etapa. Maiatzak 10. Hondarribia-Hondarribia: 128,8 kilometro.
- Hirugarren etapa. Maiatzak 11. Orio-Orio. 115 kilometro
- Laugarren etapa. Maiatzak 12. Irun-Irun: 78,4 kilometro.
Egoera ekonomikoagatik aurrekontua jaitsi beharrean izan direla jakinarazi dute antolatzaileek. Aurtengo berritasuna Orion hasi eta bukatuko den etapa da.