Karmele Mitxelenak Mariasun Landa Saria irabazi du
Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat iz...
Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat izan du protagonista: Julia Irazu amona. Xenpelar Etxean banatu zituzten sariak, eta bertan izan zen Mariasun Landa idazlea ere. Bere eskutik jaso zuten garaikurra irabazleek.
Mitxelenak, berriz, Emakumeen Begiradarik Onena saria irabazi du Dena duna lanagatik. Sorkun abeslariaren sorrera eta bilakaera kontatu ditu egileak. Epaimahaiak «ondo idatzita» dagoela eta «kazetaritza jantziari eskaintzen zaion zorroztasuna» nabarmendu ditu, eta «ikuspegi pertsonala» duela adierazi du, «bere iritzia eta gustua azalduz».
Mitxelenak adierazi zuen Sorkun, ezaguna izan arren, ezezaguna dela gizonen munduan egin duen ibilbidea, eta hori ezagutarazi nahi izan duela.

