Hibaikak bi, eta Trintxerpek eta San Juanek bana
Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zuten Oarsoaldeko batelek larunbat arratsaldean Deban, Mutrikuko arraun taldeak antolatuta. 2012an ohikoa bihurtu den bezala, Oarsoaldeko batelek garaipen zaparrada ekarri zuten eskualdera: Hibaika lehena izan zen mutilen kadeteetan eta nesken helduetan; Trintxerpe-Illunbeko laukoak mutilen Gazte Mailan irabazi zuen, eta gizonetan, seniorretan, San Juan A izan zen onena, Orioko hiru batelen aurretik.