Grebaren harira, herri batzarra gaur
Martxoaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, Oiartzungo ezker abertzaleak herri batzarra egingo du gaur, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. «Grebaren inguruko arrazoiez informatu eta egunaren prestaketa dinamizatzeko» izango da bilera, ezke...
Martxoaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, Oiartzungo ezker abertzaleak herri batzarra egingo du gaur, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. «Grebaren inguruko arrazoiez informatu eta egunaren prestaketa dinamizatzeko» izango da bilera, ezker abertzaleko kideek jakinarazi dutenez. Herritar guztiei agertzeko deia egin diete, eta grebarekin bat egiteko.
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta ESK-k deitu zuten greba. Gero, Hiruk eta LSBk atxikimendua agertu diote, baita CNT-k ere. Eta pasa den ostiralean, CCOO eta UGT-k ere bat egin zuten. Bi sindikatu horiek, gainera Espainiako Estatuan ere greba deitu dute egun horretarako.

