Gizon bat atxilotu dute Irunen, emakume bati sexu erasoa egiten saiatu delakoan
Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, hiru lagun emakumearengana gerturatu ziren droga eskaintzera, eta emakume...
Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan.
Emakumeak jarritako salaketaren arabera, hiru lagun emakumearengana gerturatu ziren droga eskaintzera, eta emakumeak eskaintza onartuta, lagunetako batekin joatea erabaki zuen gertu zegoen parke batera. Orduan gertatu zen ustezko erasoa, emakumearen arabera.
Inguruan zegoen bikote batek Ertzaintzari deitu zion. Emakumea Bidasoako ospitalera eraman zuten.

