Berriro itxiko dute bigarren saihesbiderako sarrera lanengatik
Pasa den astean egin bezala, aste honetan ere bigarren saihesbiderako sarrera itxiko dute Errenterian. Hain zuzen, Urumeako zubian, Astigarraga inguruan, egin behar dituzten lanengatik itxiko dute sarrera, inguru horretan egon daitezkeen auto pilaketak...
Pasa den astean egin bezala, aste honetan ere bigarren saihesbiderako sarrera itxiko dute Errenterian. Hain zuzen, Urumeako zubian, Astigarraga inguruan, egin behar dituzten lanengatik itxiko dute sarrera, inguru horretan egon daitezkeen auto pilaketak saiheste aldera. Bidegik jakinarazi duenez, errepidea 07:00etatik 10:00etara itxiko dute asteazkenetik aurrera, astebetez (hilaren 21a arte, asteazkena), eta horren partez GI-20 errepidea erabiltzeko gomendatu du.

