EHEk “herri euskaldun eta burujabe baten alde” Donostiara joateko deia egin du
Hilaren 17an ospatuko da Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goiz eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate Enparantzan ekimen ugari egingo dira eta arratsaldean, Euskalduna naiz eta harro nago lemapean nazio manifestazio “koloretsua”. Eguerdian Konstituzio plazan herri bazkaria eta ilunabarrean hainbat talderen kontzertua iragarri dituzte. Oreretako Euskal Herrian Euskaraz-ek, egun horretarako deialdia luzatu du “Euskal Herria euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko.