PSE-EEren ustez Ulia etorbideko lanek ez lukete autobus zerbitzuan eragin beharko
Sei hilabete iraungo dute Trintxerpeko Ulia etorbidea urbanizatzeko lanek, eta epe horretan E08 autobus lineak etengo du Trintxerpeko goialdetik eskaini ohi duen zerbitzua. PSE-EEren arabera, baina, zerbitzuaren etena ez da beharrezkoa, eta gobernu tal...
Sei hilabete iraungo dute Trintxerpeko Ulia etorbidea urbanizatzeko lanek, eta epe horretan E08 autobus lineak etengo du Trintxerpeko goialdetik eskaini ohi duen zerbitzua. PSE-EEren arabera, baina, zerbitzuaren etena ez da beharrezkoa, eta gobernu taldeari eskatu dio beharrezko kudeaketa lanak egin ditzan zerbitzuari eutsi ala izateko, beren ustez, “gutxieneko moldaketa batzuekin” zerbitzuari eusteko aukera egongo litzatekeelako. Horrez gain, lanen eraginez inguruan aparkatzeko aukerak murriztuko direla eta, alternatibak aztertu eta proposatzeko eskatu diote gobernu taldeari.