‘La mentalidad ganadora’ liburua aurkeztu du Unai Emery hondarribiarrak
Futboleko Lehen Mailako Valentziako entrenatzaile Unai Emery hondarribiarrak La mentalidad ganadora liburua aurkeztu zuen astelehenean Valentzian. Lana, Juan Carlos Cubeiro irakaslearen laguntzarekin egin du. Cubeiro Lidergo irakaslea da Deustoko Unib...
Futboleko Lehen Mailako Valentziako entrenatzaile Unai Emery hondarribiarrak La mentalidad ganadora liburua aurkeztu zuen astelehenean Valentzian. Lana, Juan Carlos Cubeiro irakaslearen laguntzarekin egin du.
Cubeiro Lidergo irakaslea da Deustoko Unibertsitatean, eta 30 bat liburu idatzi ditu. Ez da bere lehen esperientzia futbolarekin, izan ere, Liderazgo Guardiola eta Mourinho versus Guardiola liburuak idatzi ditu aurretik.
Lau urtez, Valentzian
Emeryk futbolean eta baita eguneroko bizitzan ere, irabazteko, hobetzeko eta oztopoak gainditzeko mentalizazioa izan behar dela nabarmendu du lanean.
Emery duela lau urte iritsi zen Valentziara. Taldearen azken emaitzengatik hainbatek zalantzan jarri dute bere lana.