Indar armatuen presentzia salatu du Bilduk
Pasaiako Bilduk “egun hauetan Pasaian izan den Espainiako indar armatuen presentzia eta haien maniobrak salatu nahi ditu”. Bilduk zabaldu duenez, “maniobrak batez ere Antxo inguruan izan dira, non soldadu armatuen eta kamioien presentzia pairatu behar izan dituzten herritarrek”. Horren aurrean zera adieraz du Bilduk: “Argi adierazi nahi dugu, gure herrian ez dutela tokirik militarren gerra-jolasek, eta haien presentziak ez duela inolako arrazoirik, are gutxiago bizi dugun une politiko honetan, non gatazkaren konponbide justu baterako oinarriak jartzen ari garen”. Pasaiako Bilduk “alde egiteko eskaera egin die militarrei eta, bide batez, Espainiako indar polizial guztiei”. Argi gera dadila, gure herrian ez direla ongi etorriak eta sekula ez direla ongi etorriak izango.
Pasaiako Bilduk “egun hauetan Pasaian izan den Espainiako indar armatuen presentzia eta haien maniobrak salatu nahi ditu”. Bilduk zabaldu duenez, “maniobrak batez ere Antxo inguruan izan dira, non soldadu armatuen eta kamioien presentzia pairatu behar izan dituzten herritarrek”. Horren aurrean zera adieraz du Bilduk: “Argi adierazi nahi dugu, gure herrian ez dutela tokirik militarren gerra-jolasek, eta haien presentziak ez duela inolako arrazoirik, are gutxiago bizi dugun une politiko honetan, non gatazkaren konponbide justu baterako oinarriak jartzen ari garen”. Pasaiako Bilduk “alde egiteko eskaera egin die militarrei eta, bide batez, Espainiako indar polizial guztiei”.
Argi gera dadila, gure herrian ez direla ongi etorriak eta sekula ez direla ongi etorriak izango.