Emakumeen Eguneko adierazpenaren harira kexu agertu da Bildu
Hondarribiko Bildu ez dago ados alkateak Emakumeen Egunaren harira udalak egin duen adierazpena adosteko moduarekin. Hala, alkateak adierazpenaren idatzia “azken momentuan” helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, “alderdien artean ...
Hondarribiko Bildu ez dago ados, Emakumeen Egunaren harira, udalak egin duen adierazpena alkateak izan duen adosteko moduarekin. Hala, alkateak adierazpenaren idatzia “azken momentuan” helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, “alderdien artean adosteko denborarik utzi gabe”. Horregatik, Aitor Kerejetaren jarreraren kontrako iritzia plazaratu dute: “Alkatearen jokamoldea hau da: aurretik egin, gero esan”.
Izan ere, Bilduk udalaren adierazpenean ekarpena egiteko borondatea zuen. “Gure ustez, deklarazio instituzional batek talde politiko guztien parte hartzeak bultzatu behar du”, esan du Ibai Labaien buru duen alderdiak: “Baina alkateak, ohiko duen bezala, ez zigun inongo kasurik egin”. Hala, adierazpenean udalak berdintasun teknikari bat kontratatzea —1997an Udalbatzak hori egitea onartu zuen— eta Emakumearen Berdintasun Batzordea sortzearen beharra txertatu nahi zuen Bilduk. “Bilduko taldeak garbi utzi nahi du gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde dagoela eta lan egiten duela”, esan du koalizioak.