Elorsoroko rokodromoaren gaineko bilera antolatu du udalak
Astelehenean izango da, 18:30ean, kiroldegiko bilera aretoan; bilera irekia da interesdun guztientzat Oiartzun Elorsoro kiroldegiko rokodromoaren inguruan bilera irekia deitu du Oiartzungo Udalak astelehenerako, hilaren 12a, 18:30ean. Deialdia Oiartzun...
Astelehenean izango da, 18:30ean, kiroldegiko bilera aretoan; bilera irekia da interesdun guztientzat
Oiartzun Elorsoro kiroldegiko rokodromoaren inguruan bilera irekia deitu du Oiartzungo Udalak astelehenerako, hilaren 12a, 18:30ean. Deialdia Oiartzungo zein inguruetako kirol elkarte, eskalatzaile eta edozein interesdunei zuzendu die udalak.
Hainbat gai
Elorsoron kirol elkarteen erabilerarako prestatutako lokalean izango da bilera, eta bertan izango da Oihan Tello Kirol eta Gazteria zinegotzia.
Elorsoroko rokodromoaren inguruan hainbat gai landu nahi ditu udalak: rokodromoaren beharrak zerrendatu; mantenu lanak egiteko lan taldea osatu; ikastaroak eta ekintzak antolatzeko dinamizazioa; udalaren inplikazioa; eta bilerako parte-hartzaileek aztertu nahi dituzten gaiak ere landuko dituzte.
Elorsoroko rokodromoa dela eta, hainbat eskaera jaso ditu udalak. Horren ondorioz, kirol-zerbitzu hori biziberritzeko eta erabilera sustatzeko, auzolanean aritzeko lan taldeak sortu nahi ditu: «Auzolana herriko arlo guztietan praktikan jarri daiteken lan moldea baita».

