EATko Mareque bederatzigarren, Espainiako Krosean
Joan den igandean Espainiako Kros Txapelketa jokatu zuten Xixonen (Asturias, Espainia). EAT Errenteriako Atletismo Taldeko lau ordezkarik parte hartu zuten bertan. Horietatik onena Juan Carlos Mareque izan zen, bere mailan (35 urtetik gorakoena) bederatzigarren tokian sailkatu baitzen. Gizonen artean ere, Koldo Ganzarain ere ondo ibili zen, 26.en iritsi baitzen. Emakumeetan ere beste bi ordezkari eraman zituen EATk. Helduen Mailan, Lyn Wilson 52.en izan zen, eta Lurdes Oiartzabal, berriz, 58. postuan sailkatu zen. Euskal Selekzioarekin debutatu zuela jakinarazi du atletismo taldeak. EATk atleta guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik: “Emaitza onak dira, Munduko Kros Txapelketari begira onenak joaten diren lasterketa bat dela kontuan hartuta”. Pasa den igandean ere Errenteriako Atletismo Eskolako atleta gazteak lehian aritu ziren Irungo Plaiaundin. Benjaminetan, 50 metroko proban, Hiart Ibarguren (8,8 egin zuen), Karla Pichel (9,2) eta Ainara Legaz (9,2) izan ziren lehen hiruak, hurrenez hurren nesketan. Proba berean, baina mutiletan, Julen Rodriguez izan zen lehenengoa (8,3), eta Unai Erro hirugarrena (8,6). Alebinetan, luzera jauzian, nesken lana nabarmena izan zen, Josune Bermudez (4,06 metro), Maialen Machin (3,82 metro) eta Izaro Irastorza (3,67 metro) lehenengo, bigarren eta hirugarren izan baitziren, hurrenez hurren. Pisuan ere lehen hiru postuak lortu zituzten EATkoek, Machinek (7 metro), Bermudezek eta Irastorzak (6,8 metro). Mutiletan, [...]
Joan den igandean Espainiako Kros Txapelketa jokatu zuten Xixonen (Asturias, Espainia). EAT Errenteriako Atletismo Taldeko lau ordezkarik parte hartu zuten bertan. Horietatik onena Juan Carlos Mareque izan zen, bere mailan (35 urtetik gorakoena) bederatzigarren tokian sailkatu baitzen. Gizonen artean ere, Koldo Ganzarain ere ondo ibili zen, 26.en iritsi baitzen.
Emakumeetan ere beste bi ordezkari eraman zituen EATk. Helduen Mailan, Lyn Wilson 52.en izan zen, eta Lurdes Oiartzabal, berriz, 58. postuan sailkatu zen. Euskal Selekzioarekin debutatu zuela jakinarazi du atletismo taldeak.
EATk atleta guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik: “Emaitza onak dira, Munduko Kros Txapelketari begira onenak joaten diren lasterketa bat dela kontuan hartuta”.
Pasa den igandean ere Errenteriako Atletismo Eskolako atleta gazteak lehian aritu ziren Irungo Plaiaundin. Benjaminetan, 50 metroko proban, Hiart Ibarguren (8,8 egin zuen), Karla Pichel (9,2) eta Ainara Legaz (9,2) izan ziren lehen hiruak, hurrenez hurren nesketan. Proba berean, baina mutiletan, Julen Rodriguez izan zen lehenengoa (8,3), eta Unai Erro hirugarrena (8,6).
Alebinetan, luzera jauzian, nesken lana nabarmena izan zen, Josune Bermudez (4,06 metro), Maialen Machin (3,82 metro) eta Izaro Irastorza (3,67 metro) lehenengo, bigarren eta hirugarren izan baitziren, hurrenez hurren. Pisuan ere lehen hiru postuak lortu zituzten EATkoek, Machinek (7 metro), Bermudezek eta Irastorzak (6,8 metro). Mutiletan, berriz, Oier Castillok hirugarren tokian bukatu zuen luzera jauzian, 3,68 metroko jauzia egin ondoren.
Haur Mailan, xabalina jaurtiketan Melany Bujan atleta hirugarren izan zen (11,65 metro), eta postu bera lortu zuen ere luzera jauzian (4,23 metro). 80 metrotan ere hirugarren geratu zen Maialen Alzugarai (11,7). Azkenik, 1.000 metrotan bigarren geratu zen Aintzane Pescador (3,45 minutu).