Atzeratu egin dituzte ‘Jaizkibel’ dragari brankako dorretxoa jartzeko lanak
Gaur arratsaldean egin behar zituzten lanak, baina itsasoaren egoera kaxkarrak ez du maniobra mantendu. Hori dela eta, biharko arratsaldeko 18:00etan egitea aurreikusi dute, itsas gorarekin. Jaizkibel dragari brankako dorretxoa jartzeko maniobra ikusga...
Gaur arratsaldean egin behar zituzten lanak, baina itsasoaren egoera kaxkarrak ez du maniobra mantendu. Hori dela eta, biharko arratsaldeko 18:00etan egitea aurreikusi dute, itsas gorarekin. Jaizkibel dragari brankako dorretxoa jartzeko maniobra ikusgarria izatea espero da. Nabalaldean hartuko du atoiontziak dorretxoa, eta Ondartxoko ontziolaraino eramango du atoian, han, garabiaren laguntzaz beren jatorrizko kokapenera itzultzeko. Horretarako, baina, itsasoa bare egotea ezinbesteko baldintza da. Maniobra bertan behera geratu beharko balu, Portuak bere webgunearen bidez jakinaraziko du.