Atez atekoaren gainean herritarrei kontsulta egitea eskatuko du EAJk
EAJk mozioa erregistratu du gaur udaletxean, atez atekoaren inguruan parte hartze foroak martxan jar daitezen eskatuz, eta herritarrei kontsulta egiteko proposatuz. Oso kritiko ageri da EAJ gobernu taldearekin, eta besteak beste, demokraziarik eza leporatzen die, atez atekoaren aferan jokatzen ari den paperarengatik. “Pasaiako EAJ-PNVren zinegotzi taldea, atez atekoa ezartzearen aurkakoa da” esan dute, diotenez, “sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean, zalantzarik gabe askoz garestiagoa delako eta ez delako inolaz erakutsi eraginkorragoa denik”. “Ez dugu zabor poltsarik nahi gure kale eta eskatzetan” gaineratu dute. EAJren iritziz “herritarrak dira jarraitu beharreko bidea aukeratu behar dutenak, eguneroko bizitzan zein etorkizunari begira zuzenean eragiten dien gaia izanik”. Horregatik ezinbestekotzat jotzen dute gaiari buruzko parte hartze prozesu bat abiarazteari, eta kontsulta bat ere proposatzen dute, galdera zehatza proposatuz. EAJren arabera hauxe litzateke herritarrei galdetu beharko litzaieken galdera: “Pasaian atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa zara? BAI ala EZ”.
EAJk mozioa erregistratu du gaur udaletxean, atez atekoaren inguruan parte hartze foroak martxan jar daitezen eskatuz, eta herritarrei kontsulta egiteko proposatuz. Oso kritiko ageri da EAJ gobernu taldearekin, eta besteak beste, demokraziarik eza leporatzen die, atez atekoaren aferan jokatzen ari den paperarengatik. “Pasaiako EAJ-PNVren zinegotzi taldea, atez atekoa ezartzearen aurkakoa da” esan dute, diotenez, “sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean, zalantzarik gabe askoz garestiagoa delako eta ez delako inolaz erakutsi eraginkorragoa denik”. “Ez dugu zabor poltsarik nahi gure kale eta eskatzetan” gaineratu dute.
EAJren iritziz “herritarrak dira jarraitu beharreko bidea aukeratu behar dutenak, eguneroko bizitzan zein etorkizunari begira zuzenean eragiten dien gaia izanik”. Horregatik ezinbestekotzat jotzen dute gaiari buruzko parte hartze prozesu bat abiarazteari, eta kontsulta bat ere proposatzen dute, galdera zehatza proposatuz. EAJren arabera hauxe litzateke herritarrei galdetu beharko litzaieken galdera:
“Pasaian atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa zara? BAI ala EZ”.