Astelehenean hasiko dituzte Eguzkitza ikastetxe berrirako sarbidea egokitzeko lanak
Eguzkitxa ikastetxerako sarbideko lanak astelehenetik aurrera egingo dituzte. Ikastetxeko autobusentzat aparkalekua egokitu, eta oinezkoentzako sarbidea moldatuko dute. Obra horrekin ikastetxeak eginiko eskaerei erantzun nahi die udalak. Besteak beste, segurtaun arloko zenbait hutsune betetzeko hiri ekipamenduko elementuak ezarriko dituzte. Hala, bidaiarien segurtasuna indartzeko espaloia inguratuko duen baranda metaliko bat jarriko dute errepidearen aldean. Era berean, dagoen zebra-bidea luzatu egingo dute, bazterbidea zeharkatzeraino. Ikastetxeko langileentzako sarrera ere aldatuko du udalak. Guztira, 38.985,77 euroko aurrekontua dute lanek, eta hiru astetan bukatzea espero dute. Udaletik esan dutenez ikastetxearen irekitzerako dena prest eduki nahi dute: “Irungo udalak Eguzkitza ikastetxe berria inguratzen duen azpiegitura osatzeko konpromisoa hartzen du, ikastetxearen irekiera laster izango da eta”
Eguzkitxa ikastetxerako sarbideko lanak astelehenetik aurrera egingo dituzte. Ikastetxeko autobusentzat aparkalekua egokitu, eta oinezkoentzako sarbidea moldatuko dute. Obra horrekin ikastetxeak eginiko eskaerei erantzun nahi die udalak. Besteak beste, segurtaun arloko zenbait hutsune betetzeko hiri ekipamenduko elementuak ezarriko dituzte. Hala, bidaiarien segurtasuna indartzeko espaloia inguratuko duen baranda metaliko bat jarriko dute errepidearen aldean. Era berean, dagoen zebra-bidea luzatu egingo dute, bazterbidea zeharkatzeraino.
Ikastetxeko langileentzako sarrera ere aldatuko du udalak. Guztira, 38.985,77 euroko aurrekontua dute lanek, eta hiru astetan bukatzea espero dute. Udaletik esan dutenez ikastetxearen irekitzerako dena prest eduki nahi dute: “Irungo udalak Eguzkitza ikastetxe berria inguratzen duen azpiegitura osatzeko konpromisoa hartzen du, ikastetxearen irekiera laster izango da eta”