Emakume bat atxilotu dute furgoneta batean lapurtu duelakoan
Emakume bat atxilotu dute furgoneta batean lapurtu duelakoan
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen pasa den astelehenean, 04:00ak aldera, Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailaren arabera, pertsona baten deia jaso zuten, Morrongilleta kalean izaten ari zen lapurreta baten berri ematen. Patruila bat bertaratu zen, eta ustezko lapurra atzeman zuten kale txiki batetik ateratzen.
Herrizaingo Sailaren arabera, bi poltsa zeramatzan, objektuz beteta. Bertan, betaurrekoak, erremintak, ardo botilak eta giltzak zituen, besteak beste. Ertzainen arabera, furgoneta batetik ostu zituen objektu horiek. Inguruan zegoen auto batek ere leihatila bat hautsita zuen. Emakumea, indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi dute.