E25 autobusa lehen zuen ibilbidera itzul dadila eskatu du Hondarribiko Udalak
Hondarribiko Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, «Hondarribiko erabiltzaileak San Juan plazara autobusez joan ahal izateko». Izan ere, herenegun bildu zen Irungo Udalean autobus linea berriak behin betiko osatzeko mahaia, eta bertan hondarribiarren eskaerak kontuan har daitezela nahi dute hiriko EAJk, Bilduk, PPk eta H1ek. Aldi berean, alderdi horiek izenpetu duten oharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Ekialdebusi eskerrak eman dizkiete. Aldundiak «hirien arteko garraioa hobetzeko egindako ahaleginak» kontuan hartu dituzte udaleko eledunek esker on mezua zabaltzeko, eta Hondarribiko ordezkariek egin dituzten proposamenak kontuan hartzea goraipatu dute. Oharra aldundiari eta udalari Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobusak, E25 linea, ordu laurdeneko maiztasuna du, baina ibilbidea aldatu egin dute: Kolon pasealekuan eskuinera joko du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrak ezin izango dira autobusean iritsi San Juan plazaraino. Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da. Gainera, Hondarribia eta Donostia elkartzen dituen N-1eko autobusa, lehen ordubetero zena, orain, ordu erdiro da. Maiztasuna handitu dute, beraz.
Hondarribiko Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, «Hondarribiko erabiltzaileak San Juan plazara autobusez joan ahal izateko».
Izan ere, herenegun bildu zen Irungo Udalean autobus linea berriak behin betiko osatzeko mahaia, eta bertan hondarribiarren eskaerak kontuan har daitezela nahi dute hiriko EAJk, Bilduk, PPk eta H1ek.
Aldi berean, alderdi horiek izenpetu duten oharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Ekialdebusi eskerrak eman dizkiete. Aldundiak «hirien arteko garraioa hobetzeko egindako ahaleginak» kontuan hartu dituzte udaleko eledunek esker on mezua zabaltzeko, eta Hondarribiko ordezkariek egin dituzten proposamenak kontuan hartzea goraipatu dute.
Oharra aldundiari eta udalari
Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobusak, E25 linea, ordu laurdeneko maiztasuna du, baina ibilbidea aldatu egin dute: Kolon pasealekuan eskuinera joko du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrak ezin izango dira autobusean iritsi San Juan plazaraino. Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da.
Gainera, Hondarribia eta Donostia elkartzen dituen N-1eko autobusa, lehen ordubetero zena, orain, ordu erdiro da. Maiztasuna handitu dute, beraz.