PP: “Niessengo supermerkatua zabaltzea da lehentasuna”
Jose Manuel Herzog eta Maria Angeles Bastos PPko zinegotziak agerraldia egin dute Niessengo supermerkatuaren gainean
Niessen Merkatalguneko supermerkatua berriz ere zabaltzea “lehentasuna” dela eta bide horretan Murias Center4k egoki ikusten duen edozein kontratu “babestuko” duela bere alderdiak jakinarazi dute Jose Manuel Herzog eta Maria Angeles Bastos PPko zinegotziek.
Gaur goizean egindako agerraldian, supermerkatua berriro zabaltzeko “oztoporik” jarriko ez dutela ere azaldu dute PPko zinegotziek eta gaiaren gaineko mozioa aurkezteko Errenteriako Udalean ordezkaritza duten beste alderdiekin harremanetan jarri direla jakinarazi dute. Babesa lortuz gero, hilabate honetako plenorako aurkeztuko dute mozio hori.


