Mendizaleen basoa osatuko du Giriziak
Larunbatean 51 zuhaitz aldatuko dituzte, «mendiari, Ama Lurrari, emandakoa eskertu nahian» Irteera berezia egingo dute Girizia Mendizale Elkarteko kideek asteburu honetan. Ez da ohiko mendi irteera izango, mendizaleen basoa osatu nahi dute. Horretarako zuhaitzak landatuko dituzte Oianleku inguruan, larunbatean. «Kimu edo landare gazte batzuk besterik ez ginela elkartu ginen, eta mende laurden batean zehar baso bat osatzen joan gara gure mendi irteera, herrigintza ekintza eta abarren bidez», nabarmendu dute Giriziako kideek. Iaz Girizia Mendizale Elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten, eta urte hauetan guztietan landatutako «hazi nahiz landareekin osatzen joan garen baso oparoaren» berri eman zuten liburuxka eta DVD baten bidez. Aurten, berriz, lan horrekin jarraitu nahian, naturarekiko euren konpromisoa berretsi eta benetako baso bat landatzeko apustua egin dute. 25 gehi 26 51 landare aldatuko dituzte: «25 zuhaitz iazko partez, eta beste 26 aurtengo mendi taldearen urtebetetzea ospatzeko». Mendizaleen basoa izatea nahi dute, «mendiak urte hauetan guztietan eman diguna mendiari, Ama Lurrari, eskertu nahian». Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri dira, eta bere laguntzarekin herri lur batean landatuko dituzte zuhaitzak: «Hortxe bertan, hurrengo urteetan zehar, mendia maite dugun guztion artean, Mendizaleen basoa sortuko dugu». Beraz, aurten hasi, eta segida izango duen ekimena izango da. Larunbatean, denentzat Mendizale orori egin diote parte hartzeko deia. [...]
Larunbatean 51 zuhaitz aldatuko dituzte, «mendiari, Ama Lurrari, emandakoa eskertu nahian»
Irteera berezia egingo dute Girizia Mendizale Elkarteko kideek asteburu honetan. Ez da ohiko mendi irteera izango, mendizaleen basoa osatu nahi dute. Horretarako zuhaitzak landatuko dituzte Oianleku inguruan, larunbatean.
«Kimu edo landare gazte batzuk besterik ez ginela elkartu ginen, eta mende laurden batean zehar baso bat osatzen joan gara gure mendi irteera, herrigintza ekintza eta abarren bidez», nabarmendu dute Giriziako kideek.
Iaz Girizia Mendizale Elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten, eta urte hauetan guztietan landatutako «hazi nahiz landareekin osatzen joan garen baso oparoaren» berri eman zuten liburuxka eta DVD baten bidez.
Aurten, berriz, lan horrekin jarraitu nahian, naturarekiko euren konpromisoa berretsi eta benetako baso bat landatzeko apustua egin dute.
25 gehi 26
51 landare aldatuko dituzte: «25 zuhaitz iazko partez, eta beste 26 aurtengo mendi taldearen urtebetetzea ospatzeko».

Iaz ospatu zuen 25. urteurrena Girizia Mendizale Elkarteak. Iazko 25 eta aurten 26 zuhaitz landatuko dituzte.
Mendizaleen basoa izatea nahi dute, «mendiak urte hauetan guztietan eman diguna mendiari, Ama Lurrari, eskertu nahian».
Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri dira, eta bere laguntzarekin herri lur batean landatuko dituzte zuhaitzak: «Hortxe bertan, hurrengo urteetan zehar, mendia maite dugun guztion artean, Mendizaleen basoa sortuko dugu». Beraz, aurten hasi, eta segida izango duen ekimena izango da.
Larunbatean, denentzat
Mendizale orori egin diote parte hartzeko deia. Larunbatean, 08:30ean elkartuko dira Karrikako Artaso elkartearen partean. Beranduago joan nahi dutenentzat, 10:30ean jarri dute hitzordua Oianlekuko txabolan. Parte hartu nahi dutenek Garmendi txokolategian eman behar dute izena.

