Falsa Alarma taldearen kontzertua, larunbatean Kontadoresen
Hip hop talde ezagunenetakoak, bere azken lana aurkeztuko du; artista gonbidatuak izango dira. Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du larunbaterak...
Hip hop talde ezagunenetakoak, bere azken lana aurkeztuko du; artista gonbidatuak izango dira.
Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du larunbaterako, Donostikluba programaren barruan. 21:00etan hasiko da kontzertua. Antolatzaileek aurreratu dute gonbidatutako artistak ere izango direla.
Falsa Alarma Espainiako estatuko hip hop talde ezagunetakoa da, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. 2005ean argitaratutako Alquimia lanarekin arrakasta handia izan zuten; emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen dute, modu berritzailetik (ikus bideoa pasaia.hitza.info-n). Kontadoresen iazko azaroan argitaratutako laugarren diskoa aurkeztuko dute, Dramatica izenekoa. Besteak beste, Rapsusklei eta Gordo Master raperoek kolaboratu dute Falsa Alarmaren azken CDan.