Ezker abertzaleak Emakumeen Eguneko ekintzetan parte hartzera deitu du
Bihar, martxoaren 8a da, Emakumeen Eguna, eta ezker abertzaleak herrian antolatu diren ekimenetan parte hartzera animatu ditu herritarrak: “Oraindik ere borrokan jarraitzeko arrazoi asko dago, jendarte parekide eta Euskal Herri demokratikoa lortz...
Bihar, martxoaren 8a da, Emakumeen Eguna, eta ezker abertzaleak herrian antolatu diren ekimenetan parte hartzera animatu ditu herritarrak: “Oraindik ere borrokan jarraitzeko arrazoi asko dago, jendarte parekide eta Euskal Herri demokratikoa lortzeko bidean”.
Ildo horretatik, Espainiako Gobernuak onartu duen lan erreforma aipatu du Oreretako ezker abertzaleak, eta bereziki, emakumeengan eragingo duela iritzi dio: “Eskubide sozial eta laboralen murrizketa ematen da, emakumeengana zuzentzen den biolentzia ekonomikoa sustatuz eta oinarrizkoak diren emakumeen eskubide zibil eta politikoak ukatuz”.
Martxoaren 8a “lortutako aurrerapausoak ospatu eta oraindik indarrean dauden bazterketak gainditzeko” eguna dela adierazi du.