Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Espainiako Txakurkros Kopako azken lasterketa jokatuko dute igandean

Igandean, 11:00etatik aurrera, jokatuko dute Errenteriako V. Txakurkrosa, eta aurten berritasun gisa Espainiako Kopako lasterketa egingo dute. Txakurkrosa Oarsoaldean lasterketaren antolatzaileak zehaztu duenez, iaz ere saiatu ziren lehia hori ere herrian antolatzen, baina arazo teknikoak medio ez zuten lortu. Aurten eskaera garaiz egin dutenez, bertan egingo dute. Espainiako lehiarekin batera, II. Gipuzkoko Txakurkros Txapelketa izango da jokoan. Iaz, azken hiru urteetan bezala, Pedro Etxeberria izan zen garailea. Hala ere, Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko Iban Angulo lezoarrak Gipuzkoako Txapelketa irabazteko aukerarekin edo, behintzat, podiumera igotzeko aukerarekin ikusten du taldeak. Horiek izango dira parte hartzaileetako batzuk. Oraingoz, 53 korrikalarik eman dute izena, baina azken unean kopuru hori igotzea espero dute antolatzaileek, eta iazkora hurbidu. “80-100 korrikalari izanez gero, pozik egoteko moduan gaude”, adierazi du Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kideak. Izan ere, Gipuzkoan jokatu diren sei lehietan azken orduko izen emate ugari ikusi dituzte, eta hori Errenterian ere gertatuko delakoan dago. Hala ere, etzi baino lehen izena ematen dutenentzako oroigarria eta poltsa prestatu dituztela jakinarazi du. Iazko ibilbide berbera egingo dute, 6,3 kilometrokoa, eta Susperregin hasi eta bukatuko dute. Toki hori ikusle zein korrikalarientzat aproposa dela iritzi dio Azpiazuk. Aurten, ordea, errepidea itxiko dutela azaldu du, iaz arazoak izan baitzituzten autoekin. Horrenbestez, trafikoa [...]

admin
Bidasoa
2012/03/07

Patxi Azpiazu Errenteriako TxakurkroseanIgandean, 11:00etatik aurrera, jokatuko dute Errenteriako V. Txakurkrosa, eta aurten berritasun gisa Espainiako Kopako lasterketa egingo dute. Txakurkrosa Oarsoaldean lasterketaren antolatzaileak zehaztu duenez, iaz ere saiatu ziren lehia hori ere herrian antolatzen, baina arazo teknikoak medio ez zuten lortu. Aurten eskaera garaiz egin dutenez, bertan egingo dute.

Espainiako lehiarekin batera, II. Gipuzkoko Txakurkros Txapelketa izango da jokoan. Iaz, azken hiru urteetan bezala, Pedro Etxeberria izan zen garailea. Hala ere, Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko Iban Angulo lezoarrak Gipuzkoako Txapelketa irabazteko aukerarekin edo, behintzat, podiumera igotzeko aukerarekin ikusten du taldeak.

Horiek izango dira parte hartzaileetako batzuk. Oraingoz, 53 korrikalarik eman dute izena, baina azken unean kopuru hori igotzea espero dute antolatzaileek, eta iazkora hurbidu. “80-100 korrikalari izanez gero, pozik egoteko moduan gaude”, adierazi du Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kideak. Izan ere, Gipuzkoan jokatu diren sei lehietan azken orduko izen emate ugari ikusi dituzte, eta hori Errenterian ere gertatuko delakoan dago. Hala ere, etzi baino lehen izena ematen dutenentzako oroigarria eta poltsa prestatu dituztela jakinarazi du.

Iazko ibilbide berbera egingo dute, 6,3 kilometrokoa, eta Susperregin hasi eta bukatuko dute. Toki hori ikusle zein korrikalarientzat aproposa dela iritzi dio Azpiazuk. Aurten, ordea, errepidea itxiko dutela azaldu du, iaz arazoak izan baitzituzten autoekin. Horrenbestez, trafikoa zuzentzen ariko dira, eta Listorretako aparkalekua betetzen denean, bertaratzen direnek oinez egin beharko dute azken tartea.

Helduen lasterketaren ostean haurrena izango da. Egunean bertan izena emateko aukera izango den arren, aurretik egiteko gomendatu dute antolatzaileek, arroskenea[a bildua]telefonica.net helbidean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.