Bikotekidea jo duelakoan gizon bat atxilotu dute
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo bere bikotekidea jotzea leporatuta. Irungo taberna batean gertatu zen ustezko eraso atzo, 22:30ak aldera. Ertzaintza iritsi zenean bi lagunek helduta zuten gizonezkoa, eta ustezko erasotuak zauriak zituen aurpeg...
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo bere bikotekidea jotzea leporatuta. Irungo taberna batean gertatu zen ustezko eraso atzo, 22:30ak aldera. Ertzaintza iritsi zenean bi lagunek helduta zuten gizonezkoa, eta ustezko erasotuak zauriak zituen aurpegian. 32 urteko gizona da atxilotua, eta urtarrilaren 21ean Donostian atxilotu zuten, bikotekide berari eraso egin ziolakoan.

