Aste Santuko argazki lehiaketa martxan jarri dute
Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketa martxan jarri dute. Bertan edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu gabeko hiru argazki aurkez ditzake gehienez. Argazkien neurriak 20×30 zentimetrokoak izan behar dute, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da, eta horrekin batera kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berbera. Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAren fotokopia erantsi behar dira. Argazkiak BAZen entregatu behar dira, apirilaren 20a baino lehen, eta argazki onenak, Zuloaga Etxean erakutsiko dituzte. 500 euroko saria izango da irabazlearentzat.
Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketa martxan jarri dute. Bertan edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu gabeko hiru argazki aurkez ditzake gehienez.
Argazkien neurriak 20×30 zentimetrokoak izan behar dute, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da, eta horrekin batera kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berbera. Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAren fotokopia erantsi behar dira.
Argazkiak BAZen entregatu behar dira, apirilaren 20a baino lehen, eta argazki onenak, Zuloaga Etxean erakutsiko dituzte. 500 euroko saria izango da irabazlearentzat.


