Akelarre Eguna egingo dute herriko gazteek hilaren 24an, bigarren urtez
Lezon gaztetxe bat aldarrikatzeko eguna antolatu dute bigarren urtez. Akelarre Eguna 2.0 izena jarri diote hilaren 24an egingo duten jaialdi aldarrikatzaileari. Gaztetxearen alde elkarretaratzea egingo dute 13:30ean, plazan. Leku berean bazkalduko dute...
Lezon gaztetxe bat aldarrikatzeko eguna antolatu dute bigarren urtez. Akelarre Eguna 2.0 izena jarri diote hilaren 24an egingo duten jaialdi aldarrikatzaileari.
Gaztetxearen alde elkarretaratzea egingo dute 13:30ean, plazan. Leku berean bazkalduko dute, ordu erdi beranduago. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian jarriko duten karpan egingo dute bazkaria. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, Tiñelun, hamar euroren truke.
Arratsaldean, berriz, gazteek triki poteoa egingo dute herriko tabernetatik zehar. Tiñelutik irtengo dira.
Iluntzean, berriz, pilotalekuan kontzertuak egingo dituzte Street Bastardsekin eta Gazte Iraultzarekin. Bukatzean, Ibai Ondoko sotoan jarraituko dute festa.

