Olaldeko babes ofizialeko etxebizitzak 16an zozkatuko dituzte
Altzibarko Olalde eremuko babes ofizialeko 90 etxebizitzak hilaren 16an, ostirala, zozkatuko dituzte. Udaletxeko areto nagusian izango da zozketa, 17:00etan, eta nahi duen guztiak bertara joan ahal izango du, publikoa izango baita. Guztira, 472 eskatzaile oiartzuarrek parte hartuko dute zozketan. Behin-behineko zerrenda publikatu ondoren, 23 erreklamazio jaso ditu udalak. Pasa den asteazkeneko udalbatzarrean behin betiko zerrenda onartu zuten zinegotziek. Dagoeneko, eskatzaileek zozketan izango dituzten zenbakiak ere banatu dituzte –hori ere udalbatzarrean egin zuten—. Eskatzaileek, eurei dagozkien zenbakiak jakiteko, www.oiartzun.org helbideko Iragarki Taulan begiratu dezakete. Horrez gain, dagoeneko hasi dira eskatzaileei gutunak bidaltzen, bakoitzaren zenbakiarekin. Babes ofizialeko 90 etxebizitza horietako lau mugikortasun arazoak dituztenentzako izango dira eta beste lau, gaixotasun psikikoak dituzten oiartzuarrentzat. Etxebideren sistemarekin Zozketa Etxebidek erabiltzen duen mekanismoarekin egingo dutela jakinarazi zuten pasa den udalbatzarrean. Horrela, eskuz zenbaki bat aterako dute zozketan, eta ondoren, kadentzia markatuko duen zenbakia aterako dute. Adibide bat jartzearren: 234 zenbakia ateratzen dute lehenengo. Eta bigarren zenbakia 80 da. 234 zenbakiari zuzenean tokatuko zaio, eta hortik aurrera 80naka batzen joango dira, eta horiei egokituko zaie etxebizitza. Eskatzaileei 631 zenbaki banatu zaizkie, eta 631raino iritsita, hasieratik jarraituko dute etxeak esleitzen, 80 zenbakia batuz behin eta berriro. Behin etxebizitza eskuratuko duten 90 zenbakiak atera ondoren, bakoitzari etxebizitza esleitzeko [...]
Altzibarko Olalde eremuko babes ofizialeko 90 etxebizitzak hilaren 16an, ostirala, zozkatuko dituzte. Udaletxeko areto nagusian izango da zozketa, 17:00etan, eta nahi duen guztiak bertara joan ahal izango du, publikoa izango baita. Guztira, 472 eskatzaile oiartzuarrek parte hartuko dute zozketan.
Behin-behineko zerrenda publikatu ondoren, 23 erreklamazio jaso ditu udalak. Pasa den asteazkeneko udalbatzarrean behin betiko zerrenda onartu zuten zinegotziek. Dagoeneko, eskatzaileek zozketan izango dituzten zenbakiak ere banatu dituzte –hori ere udalbatzarrean egin zuten—.
Eskatzaileek, eurei dagozkien zenbakiak jakiteko, www.oiartzun.org helbideko Iragarki Taulan begiratu dezakete. Horrez gain, dagoeneko hasi dira eskatzaileei gutunak bidaltzen, bakoitzaren zenbakiarekin. Babes ofizialeko 90 etxebizitza horietako lau mugikortasun arazoak dituztenentzako izango dira eta beste lau, gaixotasun psikikoak dituzten oiartzuarrentzat.
Etxebideren sistemarekin
Zozketa Etxebidek erabiltzen duen mekanismoarekin egingo dutela jakinarazi zuten pasa den udalbatzarrean. Horrela, eskuz zenbaki bat aterako dute zozketan, eta ondoren, kadentzia markatuko duen zenbakia aterako dute.
Adibide bat jartzearren: 234 zenbakia ateratzen dute lehenengo. Eta bigarren zenbakia 80 da. 234 zenbakiari zuzenean tokatuko zaio, eta hortik aurrera 80naka batzen joango dira, eta horiei egokituko zaie etxebizitza. Eskatzaileei 631 zenbaki banatu zaizkie, eta 631raino iritsita, hasieratik jarraituko dute etxeak esleitzen, 80 zenbakia batuz behin eta berriro. Behin etxebizitza eskuratuko duten 90 zenbakiak atera ondoren, bakoitzari etxebizitza esleitzeko bigarren zozketa egingo dute.
Bigarren zozketa horretan, kutxa banatan 86 etxeak eta 86 eskatzaileak sartuko dira (mugikortasun mugatuko eskatzaileentzako propio prestatuak dauden etxeak ez dira zozketa horretan sartzen). Lehendabizi, hiru logelako etxebizitzak esleituko dituzte, banaka-banaka.
Etxe horiek eskuratzeko lehentasuna lau kide baino gehiagoko familiek izango dute. Ondoren, bi logelako etxebizitzak esleituko dituzte. Guztira, hiru logelako 26 etxebizitza izango dira eta bi logelako 60.
Behin esleipenak egin ondoren, interesdunek aldaketak egin nahi badituzte Udalaren Etxebizitza Bulegoan egin beharko dute eskaera. Zozketa aurretik informazioa nahi duenak ere, bertara jo dezake (Aialde kaleko Fermiñene etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara).