Lan erreformaren aurka, kalera
ELA sindikatuko Oarso Bidasoko afiliatuek batzar orokorra egin zuten joan den ostiralean Errenteria Hiria Kulturgunean. Batzarra amaituta, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena, Ez da krisia, lapurreta baizik. Erreformari ez! lelopean. Azke...
ELA sindikatuko Oarso Bidasoko afiliatuek batzar orokorra egin zuten joan den ostiralean Errenteria Hiria Kulturgunean. Batzarra amaituta, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena, Ez da krisia, lapurreta baizik. Erreformari ez! lelopean. Azken horren bitartez, Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan erreforma salatu, eta, aldi berean, martxoaren 29rako ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK eta Hiruk deitutako greba orokorrarekin bat egin nahi izan zuten.