Hiru puntuak Hondarribin gelditu dira
Larunbat arratsaldeko partida irabazi zuen Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak. 2-1 gainditu zuten berdeek Elgoibar taldea, hiriko zaleen aurrean. Hala, 25 punturaino iritsi dira berdeak sailkapen nagusian, jaitsiera postuetatik urr...
Larunbat arratsaldeko partida irabazi zuen Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak. 2-1 gainditu zuten berdeek Elgoibar taldea, hiriko zaleen aurrean. Hala, 25 punturaino iritsi dira berdeak sailkapen nagusian, jaitsiera postuetatik urrunduz. Oiartzunen etxean jokatuko dute datorren jardunaldiko partida hondarribiarrek, larunbatean.

