Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gizon bat atxilotu dute ustez hiru autotan lapurtzeagatik

Gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak pasa den ostiralean, ustez hiru autotan lapurtu eta atxilotzera joandako udaltzainei jotzeagatik. Pasa den ostiraleko 06:00ak aldera izan ziren gertakariak. Bizilagun batek Udaltzaingoari deitu zion, Parke kalean  pertsona bat auto baten barruan lapurreta egiten ari zela salatzeko. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat patruila bertaratu ziren orduan, eta kaltetutako autoaren bila zenbiltzala, lagun bat ikusi zuten auto baten azpian uzkurtuta. Gizon hori, auto azpitik atera eta ihes egiten saiatu zela gaineratu dute udaltzainek, eta harrapatzerakoan agenteak jotzen hasi zela. Atxilotutakoa Udaltzaingora eraman zuten, eta hala nola, zulagailu bat, berokiak eta bestelako arropak atzeman dizkiotela jakinarazi du Udaltzaingoak: “Horietatik asko estreinatu gabe zeuden, eta etiketak zituzten oraindik”. Atxilotua epailearen esku utzi du Udaltzaingoak, jabetzaren kontrako delituak eta agintearen agenteen kontrako erasoa egotzita. Adineko pertsonei lapurretak Bestalde, banketxe inguruetan gertatzen diren lapurretak saihesteko kanpaina berria abian jarri duela jakinarazi du Udaltzaingoak. Hilabete hasieran izaten dira lapurretak, eta erretiro pentsioa jasotzera joaten diren adineko pertsonak izaten dira biktimak gehienetan. Udaltzaingotik bakarrik ez joateko, diru kopuru handiak ez ateratzeko, eta diru zorroa agerian ez eramateko aholkatu diete adinekoei. Bestalde, azken asteburuetan Erdialdeko komertzio eta tabernetan hainbat lapurreta izan direla jakinarazi du Udaltzaingoak: “Lapurreta horiek, gauez gertatu dira, batez ere, jendeak jarrera [...]

admin
Bidasoa
2012/03/06

Gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak pasa den ostiralean, ustez hiru autotan lapurtu eta atxilotzera joandako udaltzainei jotzeagatik. Pasa den ostiraleko 06:00ak aldera izan ziren gertakariak. Bizilagun batek Udaltzaingoari deitu zion, Parke kalean  pertsona bat auto baten barruan lapurreta egiten ari zela salatzeko. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat patruila bertaratu ziren orduan, eta kaltetutako autoaren bila zenbiltzala, lagun bat ikusi zuten auto baten azpian uzkurtuta.

Gizon hori, auto azpitik atera eta ihes egiten saiatu zela gaineratu dute udaltzainek, eta harrapatzerakoan agenteak jotzen hasi zela. Atxilotutakoa Udaltzaingora eraman zuten, eta hala nola, zulagailu bat, berokiak eta bestelako arropak atzeman dizkiotela jakinarazi du Udaltzaingoak: “Horietatik asko estreinatu gabe zeuden, eta etiketak zituzten oraindik”.

Atxilotua epailearen esku utzi du Udaltzaingoak, jabetzaren kontrako delituak eta agintearen agenteen kontrako erasoa egotzita.

Adineko pertsonei lapurretak
Bestalde, banketxe inguruetan gertatzen diren lapurretak saihesteko kanpaina berria abian jarri duela jakinarazi du Udaltzaingoak. Hilabete hasieran izaten dira lapurretak, eta erretiro pentsioa jasotzera joaten diren adineko pertsonak izaten dira biktimak gehienetan. Udaltzaingotik bakarrik ez joateko, diru kopuru handiak ez ateratzeko, eta diru zorroa agerian ez eramateko aholkatu diete adinekoei.

Bestalde, azken asteburuetan Erdialdeko komertzio eta tabernetan hainbat lapurreta izan direla jakinarazi du Udaltzaingoak: “Lapurreta horiek, gauez gertatu dira, batez ere, jendeak jarrera fidakorrarekin poltsak edo berokiak edozein tokitan uzten dituenean. Dirua, sakelakoa edo txartelak lapurtu dizkiete”. Hori dela eta, eta lapurretak saiheste aldera, “bere gauzak kontrolatzeko” aholkatu die herritarrei Udaltzaingoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.