Fin aritu da Hibaika bateletan, garaipen bat, eta bi bigarren postu lortuta
Seniorretan Oriok irabazi du; Kadeteetan Hibaika izan da indartsuena kadeteetan eta gazteetan Illunbe. Txukun aritu ziren herenegun Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldiko antolatzaileak. Errenteria-Oreretan jokatu zen estropada, Hibaikak antolatuta, eta lan txukuna osatu zuten taldeko arraunlariek. Euripean lehaitu arren, ikusle ugari bildu zen Oiartzun ibaiaren bi aldeetara, aterkien babespean arraunlariak animatzera. Zaleen txaloak bultzatuta, lehen postu bat, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat lortu zituen Hibaikak. Garaipena mutilek lortu zuten, Kadeteen Mailan, eta bigarren postuak, berriz, Haur Mailako eta Gazteen eta Senior mailetako neskek. Hirugarren postua, azkenik, mutil seniorrek lortu zuten. Oriok irabazi zuen estropada Seniorren Mailan, eta San Juango A batela izan zen bigarrena. Arrosen atzetik iritsi ziren Hibaikakoak, Oriotik 24 sugundora. Trintxerpeko mutilak nagusi Gazteen Mailan Illunbek irabazi zuen batel estropada. Ia sei segundoko aldea atera zioten Getariari. Hirugarren Orio izan zen eta San Pedro A ontzia laugarren postuan iritsi zen Ondartxora. Kadeteetan, hirugarren izen zen Illunbe, eta laugarren San Juan. Haurretan, azkenik, Gateriako neskak eta Tolosaldeako mutilek irabazi zituzten estropadak. Aulki mugikorra Orion Larunbatean, berriz, Gipuzkoako aulki Mugikorreko Ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten Orion, eta han, Ama Gudalupekoak izan ziren jaun eta jabe. Hondarribiko Arraun Elkarteak lortu zituen garaipen gehien, guztira 12. Santiagoarrak-ek zazpi garaipen lortu [...]
Seniorretan Oriok irabazi du; Kadeteetan Hibaika izan da indartsuena kadeteetan eta gazteetan Illunbe.
Txukun aritu ziren herenegun Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldiko antolatzaileak. Errenteria-Oreretan jokatu zen estropada, Hibaikak antolatuta, eta lan txukuna osatu zuten taldeko arraunlariek.
Euripean lehaitu arren, ikusle ugari bildu zen Oiartzun ibaiaren bi aldeetara, aterkien babespean arraunlariak animatzera. Zaleen txaloak bultzatuta, lehen postu bat, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat lortu zituen Hibaikak.
Garaipena mutilek lortu zuten, Kadeteen Mailan, eta bigarren postuak, berriz, Haur Mailako eta Gazteen eta Senior mailetako neskek. Hirugarren postua, azkenik, mutil seniorrek lortu zuten.
Oriok irabazi zuen estropada Seniorren Mailan, eta San Juango A batela izan zen bigarrena. Arrosen atzetik iritsi ziren Hibaikakoak, Oriotik 24 sugundora.
Trintxerpeko mutilak nagusi
Gazteen Mailan Illunbek irabazi zuen batel estropada. Ia sei segundoko aldea atera zioten Getariari. Hirugarren Orio izan zen eta San Pedro A ontzia laugarren postuan iritsi zen Ondartxora.
Kadeteetan, hirugarren izen zen Illunbe, eta laugarren San Juan.
Haurretan, azkenik, Gateriako neskak eta Tolosaldeako mutilek irabazi zituzten estropadak.
Aulki mugikorra Orion
Larunbatean, berriz, Gipuzkoako aulki Mugikorreko Ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten Orion, eta han, Ama Gudalupekoak izan ziren jaun eta jabe. Hondarribiko Arraun Elkarteak lortu zituen garaipen gehien, guztira 12. Santiagoarrak-ek zazpi garaipen lortu zituen, Oriok bi eta Arraun Lagunak-ek bat.


