Emakume bat atxilotu dute furgoneta batean lapurtu duelakoan
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, goizeko lauak aldera, Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailaren arabera, pertsona baten deia jaso zuten, Morrongilleta kalean izaten ari zen lapurreta baten berri ematen. Patruila bat bertaratu zen, eta ustezko lapurra atzeman zuten kale txiki batetik ateratzen. Gaineratu duenez, bi poltsa zeramatzan objektuz beteta: betaurrekoak, erremintak, ardo botilak, giltzak… Ertzainen arabera, furgoneta horretatik ostu zituen objektu horiek. Inguruan zegoen auto batek ere leihatila bat hautsita zeukala jakinarazi dute. Emakumea indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta atxilotu dute, eta epailearen esku utzi dute.
Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, goizeko lauak aldera, Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailaren arabera, pertsona baten deia jaso zuten, Morrongilleta kalean izaten ari zen lapurreta baten berri ematen. Patruila bat bertaratu zen, eta ustezko lapurra atzeman zuten kale txiki batetik ateratzen.
Gaineratu duenez, bi poltsa zeramatzan objektuz beteta: betaurrekoak, erremintak, ardo botilak, giltzak… Ertzainen arabera, furgoneta horretatik ostu zituen objektu horiek. Inguruan zegoen auto batek ere leihatila bat hautsita zeukala jakinarazi dute.
Emakumea indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta atxilotu dute, eta epailearen esku utzi dute.