Odola emateko aukera, bihar eta etzi
Odola emateko aukera bihar eta etzi
Bihar eta etzi odola emateko aukera izango dute odol emaileek Reina Aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak,ekimenarekin bat egiteko deia egin die herritarrei. 18 eta 65 urte artekoa izatea eta osasun arazorik ez edukitzea dira odola emateko baldintzak. Interesdunek, Reina Aretora jo dezakete bihar 18:30etik 20:30era, edo Beraungo anbulatoriora etzi ordu berean.

