
Oarsoinua jaialdia egin zuten larunbatean, Errenteria-Oreretan, eta eskualdeko musikariak euren musika ezagutarazteko aukera izan zuten. Klasikoetatik hasita rock-eraino askotariko doinuak entzun ahal izan ziren. Arratsaldean tabernetan ibili ziren, e...

Bixi-bixi kultur elkarteak Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin duten oroimena goiburuko hitzaldia antolatu du ostiralerako, hilaren 9rako. Bixi-bixi elkartearen egoitzan izango da, 19:00etan. Hizlaria Sergio Iribarren izango da, Naffarroa Bizirik ekime...

Martxoaren 8ko asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Pasaiako lau barrutietan, atzotik hasita. Atzo Lilatoia korritu zuten Donostian, eta lasterketaren ondoren Hau-Pa Saiako Lilak taldeko korrikalariei harrera beroa egin zieten Antxon. Luncha prestatu zuten, indarrak berreskuratzeko, eta ondoren hainbat ekitaldi egin zituzten: artea, margogintza, aldarrikapenak, poesia errezitaldia, action painting… Eta Venus lekukoaren aurkezpena egin zuten, emakumeen aldarrikapenak zabaltzeko aurten Pasaian hautatu duten irudia. Gaur Trintxerpen jasoko dute lekukoa, asteazkenean Donibanen eta ostegunean San Pedron. Harrera saio bakoitzean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hona hemen aste honetarako Martxoak 8ko lan taldeak antolatutako egitaraua: Hilak 5, astelehena Venus lekukoari ongietorria eta antzerkia, Trintxerpeko Alkateordetzan. Erakusketa parte-hartzailea. Azkuene elkarteko emakumeen arloari omenaldia. Musika, dantza, aldarrikapenak, antzezlanak, marrazkigintza, poesia errezitaldia… Hilak 6, asteartea Venus lekukoari ongietorria eta antzerkia, San Pedron. Hilak 7, asteazkena Venus lekukoari ongietorria eta antzerkia, Donibanen. Hilak 8, osteguna Belaunaldien arteko kafe tertulia Antxoko Kultur Etxean, 16:30ean. Gonbidatu bereziak izango dira. 18:00etan dantza afrikarra Gure Zumardia plazaraino. Venus lekukoari harrera, Gure Zumardia plazan, 18:00etan: dantza, musika, aldarrikapenak… Hitzaldia Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan. Emakume pasaitarrak, eta euren ekarpena gure herriaren garapenean, Rosa Garcia Orellanen eskutik.

Bihar, asteartearekin, Brioche-Pasquier-Recondo lantegiko langileek elkarretaratuko dira lantegiaren atarian (Azken Portuko kiroldegiaren ondoan), enpresak berriki kaleratu dituen zenbait langile onar ditzan eskatzeko. ELA sindikatutik esan dutenez ...

Gainontzeko herrietan bezala, martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenekin hasi dira Oiartzunen ere. Irudia ostiralekoa da. Izarren argia filmaz gozatzeko aukera izan zen udaletxean, eta Edurne Agirrezabala filmeko aktoreak hitzaldia eman zuen. Bi e...

Emakumearen Eguneko ekimenen harira, Skolastika erakusketa zabalduko dute etzi, Xenpelar Etxean. Skolastika Bilboko emakumeen kultur mugimendua da, feminista, eta erakusketan, hain zuzen, eurek egindako lanak ikus daitezke. Xenpelar Etxea 17:00etatik 2...

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Take. Aralar Kirolak-Oiarso 40-46. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Aloña Mendi-Oiarso 97-81. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Amenabar 21-19. Senior emakumeak. Aloña Mendi-Ereintza 24-24. Futbola Erregional Preferentea Allerru-Touring 0-3. Beti Ona-Euskalduna 2-2. Pilota UDABERRI TXAPELKETA Eskuz binaka nagusiak 3.maila. EPLE (Donibane Zangitu / Imanol Bergara) – Hondarribia 22-16. Eskuz binaka kadeteak 3.maila EPLE (Ahetze Arzallus / Ander Mariñelarena) – Gazteleku 20-22. Larruzko paleta nagusiak Landare (Josu Los Santos / Abel Pichel) – Gazteleku 35-26.

Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du datorren astebururako, Donostikluba programaren barruan. Larunbatean izango da, 21:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dute gonbidatutako artistak ere izango direla. Falsa Alarma Espainiako estatuko hip hop talde ezagunetakoa da, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. 2005ean argitaratutako Alquimia lanarekin arrakasta handia izan zuten; emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen dute, modu berritzailetik (ikus beheko bideoa). Kontadoresen iazko azaroan argitaratutako laugarren diskoa aurkeztuko dute, Dramatica izenekoa. Besteak beste, Rapsusklei eta Gordo Master raperoek kolaboratu dute Falsa Alarmaren azken CDan.