Falsa Alarmaren kontzertua larunbatean Kontadoresen
Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du datorren astebururako, Donostikluba programaren barruan. Larunbatean izango da, 21:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dute gonbidatutako artistak ere izango direla. Falsa Alarma Espainiako estatuko hip hop talde ezagunetakoa da, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. 2005ean argitaratutako Alquimia lanarekin arrakasta handia izan zuten; emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen dute, modu berritzailetik (ikus beheko bideoa). Kontadoresen iazko azaroan argitaratutako laugarren diskoa aurkeztuko dute, Dramatica izenekoa. Besteak beste, Rapsusklei eta Gordo Master raperoek kolaboratu dute Falsa Alarmaren azken CDan.
Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du datorren astebururako, Donostikluba programaren barruan. Larunbatean izango da, 21:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dute gonbidatutako artistak ere izango direla.
Falsa Alarma Espainiako estatuko hip hop talde ezagunetakoa da, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. 2005ean argitaratutako Alquimia lanarekin arrakasta handia izan zuten; emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen dute, modu berritzailetik (ikus beheko bideoa). Kontadoresen iazko azaroan argitaratutako laugarren diskoa aurkeztuko dute, Dramatica izenekoa. Besteak beste, Rapsusklei eta Gordo Master raperoek kolaboratu dute Falsa Alarmaren azken CDan.


