Elkarretaratzea Recondo lantegian, despedituen alde
Bihar, asteartearekin, Brioche-Pasquier-Recondo lantegiko langileek elkarretaratuko dira lantegiaren atarian (Azken Portuko kiroldegiaren ondoan), enpresak berriki kaleratu dituen zenbait langile onar ditzan eskatzeko. ELA sindikatutik esan dutenez ...
Bihar, asteartearekin, Brioche-Pasquier-Recondo lantegiko langileek elkarretaratuko dira lantegiaren atarian (Azken Portuko kiroldegiaren ondoan), enpresak berriki kaleratu dituen zenbait langile onar ditzan eskatzeko. ELA sindikatutik esan dutenez “orain arte enpresak uko egin dio langileak berriz kontratatzera eta biharko mobilizazioa hasierako pausu bat besterik ez da”. Elkarretaratzeak 13:00etatik 14:30era eta 21:00etatik 22:30era egingo dituzte.

