Lilatoiko korrikalarien ongietorriarekin hasiko dira Pasaian
Etzi hasiko dira Emakumeen Egunaren barruko ekitaldiak Pasaian, eta Donostian egingo den Lilatonari lotutako ekimena izango da lehenengoa. Ongietorria egingo diete Antxon korrikalariei: luntxa, aldarrikapenak, poesia eta beste zenbat ekintza izango dir...
Etzi hasiko dira Emakumeen Egunaren barruko ekitaldiak Pasaian, eta Donostian egingo den Lilatonari lotutako ekimena izango da lehenengoa. Ongietorria egingo diete Antxon korrikalariei: luntxa, aldarrikapenak, poesia eta beste zenbat ekintza izango dira, 13:30etik aurrera.
Venus lekukoaren aurkezpena ere izango da etzi Antxon. Astelehen arratsaldean, berriz, Trintxerpen egingo dute, asteartean San Pedron, eta astezkenean Donibanen.

