Sukaldatzeko tailerra emango du Irun Irutenek
Irun Iruten euskara elkarteak hainbat tailer eta ekimen antolatu ditu hil honetan zehar. Hala, horien artean lehena hilaren 10ean eta 17an izango da, eta Arraina sukaldatzen izenburupean Aitzol Zugasti sukaldariak arraina prestatzeko hainbat modu landu...
Irun Iruten euskara elkarteak hainbat tailer eta ekimen antolatu ditu hil honetan zehar. Hala, horien artean lehena hilaren 10ean eta 17an izango da, eta Arraina sukaldatzen izenburupean Aitzol Zugasti sukaldariak arraina prestatzeko hainbat modu landuko ditu. La Salleko ikasle ohien elkartean emango da tailerra. Izena emateko 943 63 56 02 telefono zenbakira deitu behar da.

