Monologoa egingo dute bihar Gezalan, Gaxuxak antolatuta
Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Lezoko emakume taldeak bakarrizketa antolatu du bihar arratsalderako. Hala, Paniko Esceniko antzerki taldearen Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Gezala Auditoriumean izango da antzezlana, 19:00etatik aurrera. Emakume taldeak jakinarazi duenez, doakoa izango da ikuskizuna ikustea, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da Gezalara sartzeko. Honako toki hauetan eskuratu daitezke sarrera horiek: Goxo gozotegian (Zubitxo kalean); Taloka gozotegian (Kaialden) eta Dorronsoro gozotegian (Donibane kalean). Egoera komikoak Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlan bezala sortu zuten, hiru aktorerekin (horietako bat Isabel Azpirotz). Gezalako saioa, baina, bakarrizketa izango da. Horrela, protagonistak bere ezkontza nola gertatu zen kontatuko du, usteltzen nola joan zen denboraren poderioz, eta banaketara eraman zituen arrazoiak azalduko ditu. Gainera, bilaketa berriaren arrazoiak ere azalduko ditu, eta bikotekide formal berri horren formatua ere azalduko du bakarrizketa egingo duenak. Gai dramatikoa den arren, umore puntua emango dio bakarrizketariak, eta hainbat egoera modu komikoan kontatuko ditu, hiru ordu laurdenez.
Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Lezoko emakume taldeak bakarrizketa antolatu du bihar arratsalderako. Hala, Paniko Esceniko antzerki taldearen Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Gezala Auditoriumean izango da antzezlana, 19:00etatik aurrera.
Emakume taldeak jakinarazi duenez, doakoa izango da ikuskizuna ikustea, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da Gezalara sartzeko. Honako toki hauetan eskuratu daitezke sarrera horiek: Goxo gozotegian (Zubitxo kalean); Taloka gozotegian (Kaialden) eta Dorronsoro gozotegian (Donibane kalean).
Egoera komikoak
Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlan bezala sortu zuten, hiru aktorerekin (horietako bat Isabel Azpirotz). Gezalako saioa, baina, bakarrizketa izango da. Horrela, protagonistak bere ezkontza nola gertatu zen kontatuko du, usteltzen nola joan zen denboraren poderioz, eta banaketara eraman zituen arrazoiak azalduko ditu. Gainera, bilaketa berriaren arrazoiak ere azalduko ditu, eta bikotekide formal berri horren formatua ere azalduko du bakarrizketa egingo duenak.
Gai dramatikoa den arren, umore puntua emango dio bakarrizketariak, eta hainbat egoera modu komikoan kontatuko ditu, hiru ordu laurdenez.

