Maitane Azpeitiak zilarra irabazi du Espainiako Txapelketan
Pista Estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zuten asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu zuen salto hirukoitzean. Euskal Herrian zeukan marka hautsi zuen Azpeitiak: 13,53ko marka egin zuen Espainiakoan, bere marka bain...
Pista Estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zuten asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu zuen salto hirukoitzean. Euskal Herrian zeukan marka hautsi zuen Azpeitiak: 13,53ko marka egin zuen Espainiakoan, bere marka baino bi zentimetro gehiago, alegia. Patricia Sarrapiok eskuratu zuen urrea (13,75 metro).
Irungo Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) Teresa Errandoneak eta Olatz Arrietak laugarren eta bosgarren postuan eskuratu zituzten, hurrenez hurren, 60 metroko hesi lasterketan.

