Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola, Euskal Herriko Mus Txapelketara
Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa pasa den larunbatean jokatu zuten, Seguran. Oiartzundik bi bikote joan ziren bertara, Oiartzungo kanporaketak sailkatuak: Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Azkeneko bikote hori Euskal Herriko Txapelketarako sailkatu da. Goikoetxeak eta Odriozolak hilaren 17an jokatuko dute Euskal Herriko finala, Arbizun (Nafarroa).
Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa pasa den larunbatean jokatu zuten, Seguran. Oiartzundik bi bikote joan ziren bertara, Oiartzungo kanporaketak sailkatuak: Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak.
Azkeneko bikote hori Euskal Herriko Txapelketarako sailkatu da. Goikoetxeak eta Odriozolak hilaren 17an jokatuko dute Euskal Herriko finala, Arbizun (Nafarroa).


