‘Ideiatik enpresara’ tailer zikloa abiatuko dute astelehenean
Irungo eta Hondarribiko udalek bultzatuta, Ideiatik enpresara tailer zikloa abiatuko dute hilaren 5ean Bidasoa Bizirikeko autoenplegu departamenduan. Ikastaroak negozio ideia bat buruan darabiltenentzat egokia da, ideia hori enpresa bilakatu dadin, bai...
Irungo eta Hondarribiko udalek bultzatuta, Ideiatik enpresara tailer zikloa abiatuko dute hilaren 5ean Bidasoa Bizirikeko autoenplegu departamenduan. Ikastaroak negozio ideia bat buruan darabiltenentzat egokia da, ideia hori enpresa bilakatu dadin, baina, antolatzaileek argitu dutenez, “ez da beharrezkoa ideia sendo bat edukitzea hasieratik, nahikoa da ekiteko asmoa edukitzea”.
Ikastaroa urrira arte burutuko da, eta hiru zatitan emango dute: martxoaren 5etik 30era, maiatzaren 7tik ekainaren 1era, eta urriaren 1etik 30era. Saio guztiak goizez izango dira, 09:00etatik 13:00etara, Bidasoa Bizirikeko autoenplegu departamenduan (Mirarietako Ama, z/g, zaharren egoitzaren aurrean).
Zalantzaren bat daukanak 943 63 39 37 telefono zenbakira dei dezake, edo e-posta bat idatzi.

