Bekoerrotako saunaren irekiera atzeratuko dute
Bekoerrota kiroldegiko saunaren irekiera atzeratu egingo dela jakinarazi du Lezoko Udalak. Azken asteetan gune hori eraberritzen ari dira. Lan horiek egiten ari zirela, baina, arazo bat aurkitu zuten: lurra altxatzerakoan gaur egun indarrean dagoen araudira egokitzen ez den egoera aurkitu dute. Hortaz, ur instalazioetako arautegira moldatuko dute sauna. Udalak esan duenez, hilabete honen bukaerarako espero zuten sauna eremua irekitzea. Hala ere, berandutu egingo da obra horiengatik, eta noiz zabalduko duten aldez aurretik jakinaraziko du. Altzaten erabilgarri Udaleko Kirol Zerbitzuak gogorarazi du Altzateko igerilekuko termagunea erabili daitekeela. Barkamena eskatu diete saunaren erabiltzaile guztiei eragozpenengatik.
Bekoerrota kiroldegiko saunaren irekiera atzeratu egingo dela jakinarazi du Lezoko Udalak. Azken asteetan gune hori eraberritzen ari dira.
Lan horiek egiten ari zirela, baina, arazo bat aurkitu zuten: lurra altxatzerakoan gaur egun indarrean dagoen araudira egokitzen ez den egoera aurkitu dute. Hortaz, ur instalazioetako arautegira moldatuko dute sauna.
Udalak esan duenez, hilabete honen bukaerarako espero zuten sauna eremua irekitzea. Hala ere, berandutu egingo da obra horiengatik, eta noiz zabalduko duten aldez aurretik jakinaraziko du.
Altzaten erabilgarri
Udaleko Kirol Zerbitzuak gogorarazi du Altzateko igerilekuko termagunea erabili daitekeela. Barkamena eskatu diete saunaren erabiltzaile guztiei eragozpenengatik.