Arrantzaleetan oinarritutako herri kirolak, igandean
Arrantzaleak ardatz hartuta, Hendaiako ikastolak Kulki elkartearekin elkarlanean, txikienentzako herri kirolak eginen dituzte igandean, Gaztelu Zahar pilotalekuan edota Daniel Ugarten eguraldi txarra ariko balitz. Jolasak Euskararen Hilabatearen baitan...
Arrantzaleak ardatz hartuta, Hendaiako ikastolak Kulki elkartearekin elkarlanean, txikienentzako herri kirolak eginen dituzte igandean, Gaztelu Zahar pilotalekuan edota Daniel Ugarten eguraldi txarra ariko balitz. Jolasak Euskararen Hilabatearen baitan antolatu dituzte, eta 10:00etik 12:30era bitartean garatuko dira.
Hala, 3 eta 12 urte bitarteko haurrek eta haien gurasoek arraunketa eta arrantzaleen jolasak ezagutu eta egiteko aukera edukiko dute.