370 eskari izan dira gizarte alokairuko etxebizitzetarako
370 izan dira Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzen zozketara aurkeztu diren Hondarribiko familiak. Horietatik 60 kanpo geratu dira baldintza ekonomikoak ez betetzeagatik: horietatik 50 familia egiaztatutako diru sarrerak 25.000 eurotik gorakoak zirelako; beste zazpi familia 3.000 eurotara iristen ez zirelako, eta hiru eskatzen ziren diru sarrerak egiaztatu ez dituztelako. Zozketan sartuko diren familien kopuru zehatza oraindik ez da behin betikoa. Izan ere, 57 familiaren diru sarrerak 22.000 eta 28.000 euro bitartekoak dira, eta sarreren muga 25.000eurokoa denean. Beraz, Aitor Kerejeta alkatearen iritziz, azkenik 300 bat eskaera izango dira Muliateko etxebizitza horietarako. Eskaeren %63 pertsona bakarreko bizikidetza unitateak dira, %21,35 bi kidekoak, %13,51 hiru edo laukoak, eta %2,16 bosteko eta bostetik gorako bizikidetza unitateak. Eskaera egileen batez besteko diru sarrerak 17.493 eurokoak dira. Bestetik, 123 eskaera 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonenank dira, 63k 4 urtetik gora daramatzate Etxebiden izena emanda, 29 guraso bakarreko familiak dira, eta bostek ezintasun fisikoak dituzte. Zozketa, Hondarribian Eusko Jaurlaritzak onartu eta baztertuen agindua argitaratuko du, eta horren atzetik hilabete beteko epea izango da alegazioak egiteko. Behin betiko zerrenda argitaratuta, zozketa egingo dute, jendaurrean. Hondarribian egingo da, baina Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatuta, berak baitu etxebizitzen kudeaketa eskumena. Zozketa [...]
370 izan dira Muliaten eraikitzen ari diren gizarte alokairuko 25 etxebizitzen zozketara aurkeztu diren Hondarribiko familiak. Horietatik 60 kanpo geratu dira baldintza ekonomikoak ez betetzeagatik: horietatik 50 familia egiaztatutako diru sarrerak 25.000 eurotik gorakoak zirelako; beste zazpi familia 3.000 eurotara iristen ez zirelako, eta hiru eskatzen ziren diru sarrerak egiaztatu ez dituztelako.
Zozketan sartuko diren familien kopuru zehatza oraindik ez da behin betikoa. Izan ere, 57 familiaren diru sarrerak 22.000 eta 28.000 euro bitartekoak dira, eta sarreren muga 25.000eurokoa denean. Beraz, Aitor Kerejeta alkatearen iritziz, azkenik 300 bat eskaera izango dira Muliateko etxebizitza horietarako.
Eskaeren %63 pertsona bakarreko bizikidetza unitateak dira, %21,35 bi kidekoak, %13,51 hiru edo laukoak, eta %2,16 bosteko eta bostetik gorako bizikidetza unitateak. Eskaera egileen batez besteko diru sarrerak 17.493 eurokoak dira. Bestetik, 123 eskaera 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonenank dira, 63k 4 urtetik gora daramatzate Etxebiden izena emanda, 29 guraso bakarreko familiak dira, eta bostek ezintasun fisikoak dituzte.
Zozketa, Hondarribian
Eusko Jaurlaritzak onartu eta baztertuen agindua argitaratuko du, eta horren atzetik hilabete beteko epea izango da alegazioak egiteko. Behin betiko zerrenda argitaratuta, zozketa egingo dute, jendaurrean. Hondarribian egingo da, baina Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatuta, berak baitu etxebizitzen kudeaketa eskumena.
Zozketa ekainean egin nahi dute, baina erreklamazio asko badaude, epea luzatu eta uda ostean egingo dute.

