143 lizar landatuko dituzte Artzun hilaren 17ko Zuhaitz Egunean
Hilaren 17an egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko dituzte aurten, eta 2011n Hondarribian jaio ziren haurren izena eramango dute 143 zuhaitzek. Autoak aparkatzeko, Oiamungo gaina erabiliko dute. Eguraldia lagun izanez gero, ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko dute, ordu horretan daude deituak 2011 urtean jaiotako haurrak eta horien guraso, anai-arreba eta senideak. Urtarrilean jaiotako haurrak deituko dituzte banaka-banaka, horrela, abenduan jaiotakoen senideetara iritsi arte. Landaketa gunean jarriko duten karpara hurbildu beharko dute interesdunak haurrarekin, eta zuhaitza jaso. Lizarrak landatzeko gunea kaleka antolatuko dute, eta kale bakoitzaren izena jarraitu beharko dute gurasoek haurraren izena daraman zuhaitzaren tokira iristeko. Ordubete beranduago, 2005. urtean jaiotako haurrak deituko dituzte, eta aurten zazpi urte betetzeagatik mendian ibiltzeko makil bana oparituko diete. 73 mutil eta 70 neska Artzuko lurretan landatuko dituzten 143 zuhaitzetatik, 73k mutilen izena eramango dute eta 70ek neskena. Iaz mutilen artean izenik erabilienak Jon, Galder eta Iker izan ziren; nesken artean, berriz, Naroa, Nahia, Martina eta Nora. Iaz 151 zuhaitz landatu ziren, 80 mutilenak eta 71 neskenak.
Hilaren 17an egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko dituzte aurten, eta 2011n Hondarribian jaio ziren haurren izena eramango dute 143 zuhaitzek. Autoak aparkatzeko, Oiamungo gaina erabiliko dute.
Eguraldia lagun izanez gero, ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko dute, ordu horretan daude deituak 2011 urtean jaiotako haurrak eta horien guraso, anai-arreba eta senideak. Urtarrilean jaiotako haurrak deituko dituzte banaka-banaka, horrela, abenduan jaiotakoen senideetara iritsi arte. Landaketa gunean jarriko duten karpara hurbildu beharko dute interesdunak haurrarekin, eta zuhaitza jaso.
Lizarrak landatzeko gunea kaleka antolatuko dute, eta kale bakoitzaren izena jarraitu beharko dute gurasoek haurraren izena daraman zuhaitzaren tokira iristeko.
Ordubete beranduago, 2005. urtean jaiotako haurrak deituko dituzte, eta aurten zazpi urte betetzeagatik mendian ibiltzeko makil bana oparituko diete.
73 mutil eta 70 neska
Artzuko lurretan landatuko dituzten 143 zuhaitzetatik, 73k mutilen izena eramango dute eta 70ek neskena. Iaz mutilen artean izenik erabilienak Jon, Galder eta Iker izan ziren; nesken artean, berriz, Naroa, Nahia, Martina eta Nora.
Iaz 151 zuhaitz landatu ziren, 80 mutilenak eta 71 neskenak.


