Trafikoa, plan orokorra eta azoka, Amuten bizi direnen kezkak
Hondarribiko gobernu taldea Amuteko bizilagunekin bildu zen herenegun arratsaldean. 40 lagun inguru izan ziren bertan. Batzarraren bukaeran auzokoek egindako galderak erantzun zituzten gobernu taldeko kideek: bertako auzo elkartekoek trafiko aldetik h...
Hondarribiko gobernu taldea Amuteko bizilagunekin bildu zen herenegun arratsaldean. 40 lagun inguru izan ziren bertan. Batzarraren bukaeran auzokoek egindako galderak erantzun zituzten gobernu taldeko kideek: bertako auzo elkartekoek trafiko aldetik hobetzeko modukoak diren guneak eta gaiak zeintzuk diren azaldu zituzten. Plan orokorraren gaineko galderak ere egin zituzten, eta asteazkeneko azokari buruz hausnarketa sakon bat egitearen beharra azaldu zuten.
Auzokoen iradokizun eta beharrak «ahalik eta egokien bideratzeko», udal taldeko kideek Hiritarren Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoagarekin harremanetan jartzeko eskatu zieten auzokideei. Batzarra zabaltzeko, ordea, egoera ekonomiko orokorraren eta Hondarribiko Udalaren egoeraren xehetasunak eman zituzten udal ordezkariek, eta jarraian, inbertsio nagusienak aipatu zituzten. Txomin Sagarzazu zinegotziak, kultura, kirola, euskara, gazteria eta hezkuntza arloetan udalaren helburuak aipatu zituen, eta Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuen Sailak duen eskaintza ezagutarazi zuen.Bizilagunekin egingo duten hurrengo bilera hilaren 15ean izango da, 19:00etatik aurrera, Mendelun.

